Gizartea -

Familia barruko indarkeria

Emakume bat atxilotu dute Getxon, bikotekideari eraso egiteagatik

Antza, emakumeak bikotekidea kolpatu du eta lurrean zegoen bitartean ostikada bat jo dio aurpegian. Golpearen eraginez, eskaileretan behera erori da gizonezkoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko emakume bat atxilotu du Ertzaintzak Getxon, familia barruko indarkeriagatik. Antza, emakumeak bikotekidea kolpatu du eta lurrean zegoen bitartean ostikada bat jo dio aurpegian. Golpearen eraginez, eskaileretan behera erori da gizonezkoa.

Segurtasun sailak ohar batean jakitera eman duenez, gertaera gauerdian izan da Getxon, bikoteak beste hainbat lagunekin partekatzen duen etxebizitzan.

Eztabaida baten ondoren, emakumeak muturreko bat eman dio bikotekideari, hura etxeko atarian zegoela. Gizonezkoak atzera egin du eta erori egin da. Lurrean zegoen bitartean, ostikada eman dio erasotzaileak aurpegian, eta eskaileratan behera erori da.

Bikotearekin batera bizi ziren beste bi lagunek emakumea gelditzea lortu dute eta Ertzaintzari deitu diote. Ustezko erasotzailea atxilotu dute agenteek etxe barruko indarkeriagatik.

Gizonezkoa erietxera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Getxo argazkiak