Gizartea -

Ertzaintzaren ikerketa

Lapurreta faltsuen gaineko salaketek gora egin dute Bilbon

Bilboko Ertzaintzak abiatutako ikerketaren arabera, etxebizitzetan izandako edo indarkeriaz egindako lapurreta ugari salatu dituzte herritarrek, eta horietako anitz faltsuak izanda.

Ertzaintzak gogoratu duenez, salaketa faltsuak jartzea iruzurra da. Argazkia: EiTB
Ertzaintzak gogoratu duenez, salaketa faltsuak jartzea iruzurra da. Argazkia: EiTB
Ertzaintzak gogoratu duenez, salaketa faltsuak jartzea iruzurra da. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Ertzaintzako ikerketa zerbitzuek etxebizitzetan izandako edo indarkeriaz egindako lapurretak ikertu dituzte, eta horren ondorioz, horietako asko faltsuak direla ondorioztatu du. Ertzaintzak gogoratu duenez, salaketa faltsuak jartzea iruzurra da, eta bi urteko espetxe-zigorra, gehienez jota, ekar lezake.

Lapurretekin lotutako delitu-itxura zuten 59 argiketa abiatu zituen iaz Ertzaintzak, 2013rekin alderatuta, 10 kasu gehiago. Kasu gehienetan, ustezko biktimek smartphone bezalako mugikorren lapurretak salatu zituzten, baita poltsen, argazki-kameren eta diruaren lapurreta ere. Lapurtutakoak ustezko biktimek kontratatuta zuten aseguruaren diru-kantitatearekin kointziditzen zuen normalean.

Gauzak horrela, Ertzaintzak etxebizitzan izandako bi lapurreta ikertu ditu aurten, delitu-itxura zutelakoan. Azkenean bi lagun inputatu ditu. Horietako batek kalteak eragin izan zituen etxeko atean, hura margozten zegoela, eta aseguruaren dirua kobratzeko asmoz, salaketa faltsua jarri zuen.

Amaitzeko, Ertzaintzak gogora ekarri duenez, salaketa faltsuak jartzeak aseguru-etxeei iruzurra egitea dakar. Gainera, delitua denez, sei hilabete eta bi urte arteko espetxe-zigorra ekar dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Delituak bideoak Iruzurrak argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Lapurretak azken ordukoa