Gizartea -
Jazoera
Emakume bat atxilotu dute Valentzian 5 urteko semea itotzea egotzita
Burko batekin haurra itotzea leporatu diote emakumeari. Guardia Zibilak atxilotu ostean, emakumeak bere gain hartu du krimena.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Guardia Zibilak emakumezko bat atxilotu du Almasseran (Valentzia), bost urteko semea ustez hiltzeagatik, Gobernuko Ordezkaritzak zabaldu duenez.
Jazoera atzo eguerdian gertatu zen. Dirudienez, emakumeak haurra ito zuen burko batekin, eta, geroago, bere buruaz beste egiten saiatu zen.
Guardia Zibilak atxilotu ostean, krimenaren erantzukizuna bere gain hartu zuen.
Haurraren aitak aurkitu zuen semea hilda, etxean, amaren aldamenean, eta laguntza eskatu arren, Almasserako Udaltzaingoak ezin izan zuen umetxoa suspertu.
Ikerketa abiarazi dute gertatutakoa argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea