Gizartea -
Indarkera matxista
Gizon batek emaztea hil du Sevillan
Gizonezkoak (52) kolpeka hil du emakumea, eta Poliziak atxilotu egin du. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Berrogeita hamar urte inguruko emakume bat hilik topatu dute gaur goizaldean Alcala de Guadaira herrian (Sevilla). Antza denez, senarrak hil du, kolpeka.
Poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak jakinarazi duenez, krimena 02:00etan gertatu da.
Emakumezkoaren gorpuak indarkeria zantzuak ditu. Autopsiak zehaztuko du heriotza zerk eragin duen, baina emakumea senarrak (52 urte) emandako kolpeen ondorioz hil dela dirudi. Hori dela eta, atxilotu egin dute.
_______________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu 016 telefonora (doakoa da eta ez du arrastorik uzten fakturan).