Gizartea -
Polizia operazioa
Frantziako hegoaldera heroina eramaten zuen sarea desegin dute Bilbon
Bilboko Udaltzaingoak lau frantziar atxilotu zituen iragan astean, droga trafikoa leporatuta. Atxilotuek Frantziako hegoaldera eramaten zuten droga, bertan saltzeko.
EITB.EUS
Bilboko Udaltzaingoak lau frantziar atxilotu zituen iragan astean, droga trafikoa leporatuta. Atxilotuek Frantziako hegoaldera eramaten zuten droga, bertan saltzeko.
Udalak ohar batean jakitera eman duenez, drogen aurkako Ikuskaritzako agenteek, zenbait frantziar Bilbon drogekin trafikatzen zebiltzala jakin eta horri buruzko informazio guztia batu eta alderatu ostean, operazio berezia abian jarri zuten aurreko aste osoan Ibaiondoko Ikuskaritzako agente uniformatuekin batera, Frantziako hegoaldera droga eroateko bidea eragozteko.
Drogen trafikoko sarean nahastuta zeuden lau lagun txilotu zituzten, hainbat heroina eta diru-kopuru handi samarra konfiskatuta.
Hornitzaileekin sare sozialen bidezko harremanak izan ondoren eta alde honetan banatutako drogaren “garbitasuna” kontuan hartuta, frantziar horiek Bilbora iritsi ziren heroinaren horniketa masiboa egiteko.