Gizartea -

2010eko sanferminak

Txupinazoko botilakadagatik zigortutako gaztea espetxeratu dute

Espetxera bidaltzeko azken tramitean ehunka pertsonek gaztea lagundu dute. Zigortuaren abokatuak indultua eskatu eta kartzela-baimenak lehenbailehen lortzeko lan egingo duela aurreratu du.

Elkarretaratzea Iruñeko Justizia Jauregian. Argazkia: EiTB
Elkarretaratzea Iruñeko Justizia Jauregian. Argazkia: EiTB
Elkarretaratzea Iruñeko Justizia Jauregian. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010eko txupinazoan udaltzainen aurka botilakada jaurti eta Madrilgo gizon bat larri zauritu zuten. Ustezko egileari hiru urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri zioten. Iruñeko gaztea gaur espetxeratu dute. Kartzelara bidaltzeko azken tramitea Justizia Jauregian egin dute. Ehunka pertsonek zigortuari babesa eman diote.

Gazteak bere burua aurkeztu behar zuen gaur Justizia Jauregian. Bertako ziegatan geratu da Iruñeko kartzelara eraman bitartean. Hasiera batean 11 lagun inputatu zituzten, baina espetxera bakarra bidali dute botilakadaren ustezko egilea delakoan. Gainerakoei zigor txikiagoak ezarri zizkieten istiluetan parte hartzeagatik.

Zentzu horretan, indultua eskatu eta kartzela-baimenak eta hirugarren gradua lehenbailehen lortzeko lan egingo duela aurreratu du Arantza Izurdiaga zigortuaren abokatuak.

2010eko sanferminetako txupinazoan botilakada efe

Zigortutako gaztea. Argazkia: EFE

Elkarretaratzea

Bien bitartean, epaitegietako ateetan pertsona ugarik elkarretaratzea egin dute gazteari elkartasuna adierazteko. Era berean, istiluetako inguruabarren aurka protesta egin dute. Horrela, Udaltzaingoaren ?basakeria? salatu dute. Ikurrina bat udaletxeko plazan erakustea saihesten saiatu ziren udaltzainak.

Bi gaztek agiri bat irakurri dute. UPNk orain arte Iruñeko udal Gobernuan egindako politika deitoratu dute deitzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan San Fermin jaiak