Gizartea -
Istripua
Larri jarraitzen du Beasainen bigarren solairutik erori zen umea
Urtebeteko haurrak kolpe handia hartu zuen buruan eta oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera.
O.A. | ERREDAKZIOA
Urtebeteko haur bat bigarren solairutik erori zen ostegun honetan Beasainen, eta oso larri eraman dute anbulantzian Donostia Ospitalera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gaur Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, umeak larri jarraitzen du.
Ezbeharra 09:30 aldera gertatu zen Beasaingo Nekolalde kaleko etxebizitza batean. Antza denez, haurra irekita zegoen leiho baten ertzera gerturatu eta jausi egin da.
Haurrak kolpe handia hartu du buruan eta oso larri eraman zuten Donostia Ospitalera.
Umeak zainketa intentsiboeako unitatean (ZIU) jarraitzen du, eta bere egoera "egonkorra da, larritasunaren barruan", Donostia Ospitaleratik jakitera eman dutenez.
Umea, jatorriz senegaldarra, logela bateko leihotik erori zen, 15 metroko altueratik. Etxean aita bazegoen, baina beste logela batean.
Adingabeak ibilgailu baten aurka talka egin zuen, eta horrek kolpea moteldu egin zuen. Ondoren, lurrera erori zen, hainbat lekukoren arabera.