Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Tratua "krudela eta neurrigabea" izan dela salatu du Uraldek

Danimarkan 20 egunez atxilotuta egon eta gero, Espainiako Greenpeaceko zuzendariak ziurtatu du "iritzi publikoaren presioaren ondorioz" askatu dutela.

85

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juantxo Lopez de Uralde Espainiako Greenpeaceko zuzendariak salatu egin du Danimarkan preso egon den 20 egunetan jaso duen tratua.

Uralde abenduaren 17an atxilotu zuten, beste zenbait kiderekin batera, Klima Aldaketa-ri buruzko Goi-bileran gobernuburuen eta estatuburuen afarian sartu eta pankarta bat erakutsi eta gero.

"Bagenekien atxilotuko gintuztela, baina kasu honetan krudelak eta neurrigabeak izan dira", azaldu du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Lopez de Uraldek esan du inkomunikazioa "oso gogorra" izan dela, "batez ere seme-alabekin ezin hitz egitea" eta mezuak "ezin jasotzea".

Bere ustez, agintariek erabili egin dituzte Goi-bileraren "porrotak" ordain ditzaten. Gainera, "iritzi publikoaren presioak" askatu dituela iritzi dio. "Hala izan ez balitz, oraindik kartzelan egongo ginateke", gaineratu du.

Herrialde hartan haren aurka zabalik dagoen prozesu judizialari dagokionez, Uraldek espero du agintariek eta epaileek "neurriz" jokatzea, "protesta baketsua" egin baitzuten.

Gobernuei presioa egin

Radio Euskadin elkarrizketatua izan aurretik, Uraldek atzo ere askatu zituzten hiru kideekin prentsaurrekoa eskaini du Greenpeaden Rainbow Warrior itsasontzian.

Agerraldi horretan, "aldaketa klimatikoaren arazoa konpontzeko beharraren" garrantzia azpimarratu du eta, zentzu horretan, "gobernuei presioa egitearen alde" egin du.

Juantxo Lopez de Uraldek gaur arratsaldean Espainiara iristekoa asmoa du eta gizarteak dituen eskakizunak eta nahiak erakusteko era baketsuan protesta ekitaldiak egiteko "eskubide demokratikoa" defendatu du eta kartzelara eraman zuen protesta" mila bider" errepikatuko lukeela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak