Gizartea -
Gertakaria
Hobera egin du Beasainen bigarren solairutik behera erori zen haurrak
Osakidetzak jakinarazi duenez, plantara jaitsi dute bere egoera larriak hobera egin ostean.
agentziak | erredakzioa
Aurreko ostegunean Beasaingo etxe bateko bigarren solairutik behera erorita larri zegoen 20 hilabeteko haurrak hobera egin du eta plantara jaitsi dute, Osakidetzak jakitera eman duenez.
Aipatu iturrien arabera, dagoeneko ez dago bere bizitza arriskuan.
Aurreko ostegunean izan zen gertakaria, 09:30 aldera, jatorri senegaldarreko haurra leihotik behera erori zen Nekolalde auzoko etxebizitza batetik, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio.
Haurra Zainketa Berezien Unitatean sartu zuten "egonkor", baina larri.
Dirudienez, ama ez zegoen etxean, beste semeetako bat eskolara eraman zuelako, eta aita beste gela batean zegoen.
Haurra aparkatuta zegoen auto baten gainera erori zen lehenik, eta baliteke horrek kolpea arindu izana.