Gizartea -
Marokon
Bi urteko ume bat hil da, garbigailu baten barruan harrapatuta
Haurra garbigailu barruan sartu zen, amaren deskuidu bat aprobetxatuta, eta honek martxan jarri zuen, semea bertan zela konturatu gabe.
Agentziak | Erredakzioa
Bi urteko ume bat hil da Tiznit hirian (Maroko hegoaldea), garbigailu baten barruan harrapatuta, Al Ajbar egunkariak jakinarazi duenez.
Haurra garbigailu barruan sartu zen, amaren deskuidu bat aprobetxatuta, eta honek gailua martxan jarri zuen, semea barruan zegoela konturatu gabe.
Umearen oihuak entzunda, garbigailua amatatzen saiatu zen emakumea, baina lortu zuenerako, umea oso larri zegoen.
Erietxera heldu baino lehen hil zen bi urteko haurra.
Tizniteko fiskalburuak gorpuari autopsia egiteko agindua du eman du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea