Gizartea -

Immigrazioaren drama

MSFk 400 lagunetik gora erreskatatu ditu Mediterraneoan

Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak jakinarazi duenez, erreskatutako azken 106 lagunak Nigeriatik eta Gambiatik batez ere zetozen, ontzi puzgarri batean, alegia.

400 etorkinetik gora erreskatatu dituzte azken 48 orduetan. Argazkia: MSF Twitter
400 etorkinetik gora erreskatatu dituzte azken 48 orduetan. Argazkia: MSF Twitter
400 etorkinetik gora erreskatatu dituzte azken 48 orduetan. Argazkia: MSF Twitter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugarik Gabeko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundeak jakitera eman duenez, 'Dignity I' bere ontziak 106 lagun erreskatatu ditu larunbat honetan Mediterraneoan. Azken 48 ordutan egindako laugarren erreskatea izan da eta, guztira, 400 lagunetik gora erreskatatu ditu.

Erreskatutako azken 106 lagun horiek Nigeriatik eta Gambiatik batez ere zetozen, ontzi puzgarri batean, alegia. Tartean, 19 emakumezko eta sei adingabe zeuden, GKEak Twitterren bidez jakinarazi duenez.

'Dignity I' ontziak 50 metroko luzera du, eta 300 lagun har ditzake. Mediterraneoa igarotzen saiatzen diren etorkinei laguntza eskaintzea du helburu. Dena dela, horietatik asko itota hil egiten dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Migrazioa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak GKEen albisteak Mediterraneo itsasoko kostaldea