Gizartea -
Kamioi batek eragin du
Bost lagun zauritu dira A-1ean, Gasteiz parean izandako istripu batean
Errepideko erreietako bat itxi behar izan dute, baina ez da ilara handirik sortu. Zaurituak arabar hiriburuko zenbait ospitaletara eraman dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bost pertsona zauritu dira A-1 errepidean, Gasteiz parean izandako istripu batean, kamioi batek artaziarena egin eta Madrilerako noranzkoan zihoazen bi autok horren kontra talka eginda, Segurtasun Sailetik zabaldu dutenez.
Istripua 05:30ean izan da, A-1ean, Gamarrarako irteeraren parean, eta, ondorioz, errepidea itxi behar izan dute, Madrilerako noranzkoan, 08:30 arte. Ondoren, errei bat itxita izan da, baina ez da ilara handirik sortu, zirkulazioak behera egin duelako.
A-1 itxita egon den bitartean, arabar hiriburuko errepide batetik bideratu dute zirkulazioa.
Zaurituak hiriburuko zenbait ospitaletara eraman dituzte, aipatutako iturrien arabera.