Gizartea -

BERO HANDIA

Ipar haizeak giroa freskatuko du

30ºC-tik gorako tenperatura Araba eta Nafarroa hegoaldean bakarrik egongo da, eta gainerakoan minimoak igo eta maximoak jaitsiko dira, egun eguzkitsuekin.

Beroaldia
Beroaldia
Beroaldia

I.G. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko astean termometroak oldartu zituen beroaldiak eragin handia du oraindik herrialdearen hegoaldean. Hala, abisu horia aktibatu dute Araban, eta alerta laranjak indarrean jarraitzen du Nafarroan, tenperatura oso beroak espero baitituzte.

Asteartean iparraldeko haizea goizetik ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira; kostaldeko altuenak 22 edo 23ºC-ren bueltan geratuko dira, barnealdekoak altuagoak izango dira baina Ebro ibarrean baino ez dira 30ºC ingurura ailegatuko. Goizean giro eguzkitsua espero da edonon, baina isurialde atlantikoan baliteke behe-hodeiak agertzea egunaren hasieran; goiza aurrera joan ahala horiek desegitea espero da. Arratsaldean iparraldetik hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren amaieran han euria egingo du ziurrenik.

Asteazkenean iparraldeko haizeak hodei ugari ekarriko ditu gurera. Egunaren lehenengo partean giroa goibela izango da eta euri txikia egingo du noizbehinka. Arratsaldetik aurrera atertu egingo du eta hegoaldetik ostarteak zabalduz joango dira; Ebro ibarrean giro eguzkitsua espero da arratsaldearen amaieran. Tenperatura 2-3ºC freskoagoa izango da eta maximoek udazkeneko itxura hartuko dute zenbait lekutan; kostaldeko altuenak 20ºC-ren bueltan geratuko dira.

Ostegunetik aurrera, tenperaturak gora egingo du, eta egun eguzkitsuak espero dira, nahiz eta larunbaterako lainotzea espero.

Kotsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Araba EAE albisteak Eguraldia Udako albisteak Bero-boladak