Gizartea -

Cinco Villas eskualdean

Zaragozako sutea kontrolpean, eta bi egun beharko dituzte itzaltzeko

Cinco Villas Zaragozako eskualdean larunbatean piztu zen suteak bilakaera "ona" izan du bart, eta suak ez du lurzoru gehiago hartu.

Sutea Zaragozan. EFE
Sutea Zaragozan. EFE
Sutea Zaragozan. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cinco Villas Zaragozako eskualdean larunbatean piztu zen suteak bilakaera ona izan du bart, eta suak ez du lurzoru gehiago hartu. Guztira, 13.500 hektarea erre dira uda honetan Estatuan izan den lehen sutean. Hala, sutea kontrolpean dute jada, eta 48 ordu beharko omen dituzte itzaltzeko.

Sutearen ondorioz hainbat herri hustu behar izan dituzte. Guztira, 1.500 laguni eragin die udako lehen sute honek.

Zaragoza Cinco Villas eskualdean, Luna mendizerran, piztu zen sutea iragan larunbatean, eta gehienbat mendia, basoa eta nekazaritzarako lurrak kiskali ditu suak. Ores, Asin, Faradues, Malpica de Arba eta Biota herrietako bizilagunek ere euren etxeak utzi behar izan dituzte.

Modesto Lobon Aragoiko Ingurumen kontseilariaren arabera, egoerak hobera egin du azken orduotan: haizeak indarra galdu du eta gune batzuetan sutea kontrolatzeko aukera izan dute suhiltzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak Espainia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Hondamendi naturalak Gaurko azken orduko albistea