Gizartea -
Gertakaria
Hobera egin du intoxikatuta hil zen ume lekeitiarraren anaiak
Bi anaia bikiak ekainaren 26an gaixotu ziren, eta bat ospitalean hil zen.
agentziak | erredakzioa
Intoxikazio baten ondorioz hil zen 13 urteko haur lekeitiarraren anaiaren osasun egoerak hobera egin du Gurutzetako ospitalean.
Bi anaiak ekainaren 26an gaixotu ziren, aldi berean, baina leku desberdinetan. Artatu zituzten mediku zerbitzuek intoxikazioa jo zuten errudun gisa.
Hala, Gurutzetako ospitalera eraman zituzten helikopteroz, eta horietako bat hil egin zen.
"Gurutzetan dagoen aurreak hobera egin du. Oraindik ez dago zehaztuta zerk eragin duen (intoxikazioa) eta frogak eta azterketa toxikologikoak egiten ari dira", jakinarazi du Jon Darpon Osasun sailburuak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea