Gizartea -
Gertakaria Bartzelonan
28 eguneko umetxo bat hil da, gurasoek ustez tratu txarrak emanda
Haurtxoaren gurasoak iragan asteartean atxilotu zituzten. Gurasoek polizia-etxean jarraitzen dute datozen orduetan epailearen esku uzteko zain.
Agentziak | Erredakzioa
Bartzelonako Valle de Hebron ospitalean zegoen 28 eguneko umetxo bat hil da gaur. Zainketa berezien unitatean zegoen. Gurasoek, ustez, emandako kolpeen ondorioz haustura asko zituen haurtxoak. Arratsaldean hil egin da.
Esquadra Mossoek agiri batean jakitera eman dutenez, umetxoaren gurasoak iragan asteartean atxilotu zituzten tratu txarrak egotzita. Gurasoek polizia-etxean jarraitzen dute datozen orduetan epailearen esku uzteko zain. Orain, ordea, hilketa delitu bat leporatuko diete.
Umetxoa oso larri eraman zuten ospitalera, eta Esquadra Mossoek gurasoak atxilotu zituzten iragan asteartean.
Ikerketa iturriek jakitera eman dutenez, bikoteak ez du auzoan aparteko arazorik sortu, baina semea ospitalera eraman zutenean jokabide oso hotza izan zuen. Gainera, euren bertsioak kontraesanak zituen. Hala ere, hasiera batean ez zituzten atxilotu. Medikuaren txostenak tratu txarrak egiaztatu zituenean atxiki zituzten.