Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bat hil dute La Palman, gasolinarekin busti eta erreta

Ustezko erasotzailea atxilotu du Poliziak, hain zuzen ere, erasoan egindako zauriak sendatzera osasun etxe batera joan denean. Biktimak 27 urte zituen.

Emakume bat hil dute La Palman, gasolinarekin busti eta erreta. Argazkia: EFE
Emakume bat hil dute La Palman, gasolinarekin busti eta erreta. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil dute ostiral honetan La Palma uhartean, gasolinarekin busti eta su emanda. Ustezko erasotzailea, biktimaren bikotekide ohia, emakumearen lantokira joan da eta, gasolinarekin busti ostean, su eman dio emakumeari. Biktima ospitalean hil da.

Erasoa eguerdian gertatu da eta emakumea erredura larriekin eraman dute erietxera, Udaltzaingoak berri eman duenez. Dena den, erredura larrien eraginez bertan hil da.

Hasiera batean ustezko erasotzaileak ihes egin badu ere, Poliziak gizonezkoa atxilotzea lortu du, hain zuzen ere, erasoan egindako zauriak sendatzera osasun-etxe batera joan denean. Erasotzailea (32 urtekoa da) ospitaleratu egin dute eta Poliziaren zaintzapean dago.

Antza denez, ustezko erasotzailea eta biktima gazteak eta La Palmakoak dira.

La Palmako Udalak eta Kanariar uharteetako hainbat erakundek hilketa gaitzesteko kontzentrazioa deitu dute gaur arratsalderako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur