Gizartea -
Ezbeharra Gipuzkoan
Txirrindulari bat hil da Seguran auto baten aurka talka eginda
Istripua 17:30ean izan da, GI-3261 errepidean; autoa beherantz zihoan aldapan eta, txirrindularia, kontrako noranzkoan. Bihurgune batean aurrez talka egin dute eta txirrindularia hil da.
I.G. | EITB.EUS
47 urteko Zumarragako txirrindulari bat -gizonezkoa- hil da gaur, larunbata, 17:30 inguruan, auto baten kontra talka eginda, Segura parean (Gipuzkoa).
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra GI-3261 errepidean izan da. Autoa beherantz zihoan aldapa batean eta, txirrindularia, kontrako noranzkoan. Bat-batean, bihurgune batean aurrez talka egin dute.
Osakidetzako helikoptero bat bertaratu da eta, ospitalera zihoazenean, hil da zauritua.
Ezbeharraren ondorioz, hainbat orduz erabat etenda egon da zirkulazioa.