Gizartea -

Asteburuko gertakizunagatik

Barakaldoko PSEk barraken segurtasuna ez bermatzea egotzi dio EAJri

Aurreko urteetako segurtasun sistema berdina erabili dutela argudiatu du Barakaldoko udal-gobernuak. Larunbatean, 21 pertsona hiru orduz zintzilik geratu ziren 40 metroko altuertik.

21 lagun zintzilik geratu ziren Barakaldoko jaietako barraka. Argazkia: EFE
Barakaldoko barraka. Argazkia: EFE
21 lagun zintzilik geratu ziren Barakaldoko jaietako barraka. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko udal-gobernuak argi utzi nahi izan du aurreko urteetan PSEk barraketan erabilitako segurtasun sistema berdina erabili duela aurten ere. PSEk udal-gobernua galdu zuen azken udal hauteskundeetan eta Ansion kokatuta dauden barraketan segurtasuna bermatzeko eskatu dio agintean dagoen EAJko gobernuari.

Iragan larunbatean, barraka batean hogeita bat lagun 40 metroko altueratik zintzilik geratu ziren hiru orduz eta suhiltzaileek erreskatatu zituzten.

"Urteetan zehar segurtasun sistema berdina erabili izan da barraketan eta gobernu sozialistarentzat balekoa izan da", argitu du Barakaldoko EAJk. Gainera, PSEk oinarririk gabeko alarma sortu duela uste du udal-gobernuak, BECen, Gurutzetako ospitalean, San Vicenteko dorreetako bizilagunen artean edo Loizga Taldean, suhiltzaileak altuera handiko eraikinetan lan egiteko kamioi bereziekin ornitzeko eskatu dutelako. Eraikin horiek segurtasun eta ebakuazio sistema propioa dutela argitu du Barakaldoko udal-gobernuak eta eraikin horien segurtasun sistema ezin daitekeela larunbatean gertatutakoarekin alderatu, gaineratu du.

"40 metro baino gehiagoko eraikinek segurtasun sistema propioa dute, eta bizilagunen segurtasuna erabat bermatuta dago. Barakaldoko udal-gobernuan harrituta gaude PSEk hartu duen jarreragatik. 32 urtez egon dira agintean eta kasu hauek ondo ezagutu beharko zituzten", esan du Barakaldoko udal-gobernuak.

Gainera, EAJren ustez, Barakaldon azken urteetan "bolardo eta pibote gehiegi jartzeak suhiltzaileak barraketako gunera iristea eragotzi zuen, zintzilik geratu ziren 21 lagunen erreskatea atzeratuz".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo