Gizartea -
Nafarroa
70 gazte irtenarazi dituzte Belaguako kanpaleku batetik, ekaitzengatik
Adingabeetako batek ere ez du inolako kalterik izan eta denak onik daude. Foru Gobernuko adituak gunea aztertzen ari dira, kanpalekura itzul ote daitezkeen erabakitzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Belagua inguruko kanpaleku batean zeuden 70 bat gazte Isabako frontoira eraman dituzte bart, berton izan diren ekaitza bortitzengatik eta kalteak ekiditeko helburuarekin.
Udako kanpalekuan zeuden gazteak eta suhiltzaileek egin zituzten lanok, Isabako bizilagunek lagunduta.
Adingabeetako batek ere ez du inolako kalterik izan eta denak onik daude, Nafarroako Gobernutik zabaldu dutenez. Gainera, Gobernu nafarreko Gazteen Departamentuko hainbat kide bertara joan dira gaur goizean, gazteak kanpalekura itzul daitezkeen zehazteko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea