Gizartea -

Bizkaia

Barakaldoko jai batzordeak bi neskari egindako eraso sexista salatu du

Salaketaren arabera, asteazkenean bi neska gazte iraindu zituzten, jaien eremuaren inguruetan. Gainera, ostegunean, beste eraso sexista bat egin zuten Txagorritxun, Gasteizen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko (Bizkaia) jaien Batzordeak salatu duenez, neska bikote batek eraso sexista eta lesbofoboa pairatu zuten jaietan.

Batzordeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, asteazkenean bi neska gazte iraindu zituzten, jaien eremuaren inguruetan. Hori dela eta, ostiralean txosnak itxi eta argiak itzali zituzten 30 minutuz.

Gainera, batzordeak konpromisoa adierazi nahi izan du, "sexu-eraso eta eraso sexistarik gabeko jai eremu eta festaren" alde.

Beste eraso bat Gasteizen

Gasteizko Transbollomari Plataforma eta Mugimendu Feministak ohar batean azaldu dutenaren arabera, aurreko ostegunean, uztailaren 16an, eraso homofoboa izan zen Txagorritxu auzoan, hiriburu arabarrean.

"Horrelako jarrerak onartezinak dira eta mota honetako gertakarien aurrean erantzun bat-batekoa eta irmoa egitea beharrezkoa da", esan dute oharrean.

Hori dela eta, bi mobilizazio deitu dituzte, gertatutako zaltzeko; batetik, astelehenenean, uztailak 20, Andra Mari Zuriaren plazan arratsaldeko 20:00etan, Gasteizko Transbollomari Plataformak deituta eta, bestetik, asteazkenean, uztailak 22, Gasteizko autobus geltoki berrian, arratsaldeko 19:00etan Etxegorri auzo elkarteak deituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Gasteiz berriak