Gizartea -
Renfe
Tren zerbitzua, etenda Barakaldo eta Muskiz artean
Matxura bat jazo da sare elektrikoan, ekaitzaren ondorioz. Renfe autobus zerbitzua eskaintzen ari da bi herri horien artean
eitb.eus
Tren zerbitzua etenda dago 10:10etik Barakaldo eta Muskiz artean, Renfe konpainiaren C-2 linean, ekaitzaren ondorioz.
Adifek azaldu duenez, tximista batek matxura bat eragin du sistema sare elektrikoan.
Renfe autobus zerbitzua eskaintzen ari da bi herri horien artean, arazoak konpondu arte.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, euri handiak espero baitira EAEn. Hain zuzen ere, 15 litro ur pilatuko dira metro karratuko, ordubetean.
C-1 linean (Santurtzi-Bilbo) ere atzerapenak izan dira, aipatutako matxuraren ondorioz, baina trenen joan-etorria bere onera etorri da bertan 11:00ak pasata.