Gizartea -
Lotura
Galdakao eta metroa lotzen dituen autobusa Boluetan geratuko da
Orain arteko baldintza berdinak izango ditu zerbitzuak, maiztasunari, doakotasunari eta ibilbideari dagokienez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko metroa eta Galdakao lotzen dituen autobusa metroak Boluetan duen geltokian geldituko da, Vicente Reyes Bizkaiko Garraio eta Mugikortasun ahaldunak gaur jakitera eman duenez.
Reyesek nabarmendu duenez, «aukera horrekin Bizkaiko garraio publikoan konponbide zailenetako zuen arazoetako bati irtenbidea eman zaio». «Etxebarrin sartu beharrik ez egonda, arazoari konponbidea eman zaio», esan du.
Orain arteko baldintza berdinak izango ditu zerbitzuak maiztasunari, doakotasunari eta ibilbideari dagokienez dira. Autobusa metroaren Boluetako geltokian geratuko da, Etxebarritik geltoki bat haratago.
«Aurreko proposamenekin alderatuta, konponbide berria azkarragoa da, eta merkeagoa», nabarmendu du Reyesek.
Bilboko Udalaren eta Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailaren arteko «harreman onak» ere bultzatu du akordioa. Sail hori izango da Boluetako geltokia prestatzeaz arduratuko dena. Reyesek esan duenez, «beharrezkoak diren elementuak abian jarri bezain laster prest egongo da».