Gizartea -
Lotura-zerbitzua
Galdakaoren eskaera atzera bota eta geltokia mantendu du epaileak
Epaileak autoan azaldu duenez, geltokiak egungo kokalekuan jarraitzeak “metroko erabiltzaileentzako arriskurik” ez du suposatzen, ezta “kalte konponezinik” ere.
Erredakzioa
Galdakako Udalak eskatutako kautelazko neurriak atzera bota ditu epaileak auto batean. Etxebarriko lotura-zerbitzuaren geltokia metro geltokiaren alboan kokatzea eskatu zuen Galdakaok.
Bizkaibuseko autobusek metro geltokira arte sartzea debekatu du Etxebarriko Udalak. Metroko geltokitik 700 bat metrora gelditu behar dute autobusek, hiri-inguruan.
Magistratuak autoan azaldu duenez, geltokiak egungo kokalekuan jarraitzeak ?metroko erabiltzaileentzako arriskurik? ez du suposatzen, ezta ?kalte konponezinik? ere. Hala eta guztiz ere, ?eragozpenak? sortuko dituela onartu du epaileak.
Horrela, Bilboko bi epaitegik Galdakaoren eskakizuna atzera bota dute dagoeneko. Lotura-zerbitzuak metro geltokiaren alboan aparkatzea eskatu dute administrazio ezberdinek.