Gizartea -

Ezbeharra

Gizonezko bat hil da Barakaldon izan den sutean

Ezbeharra goizaldeko ordu biak laurden gutxiagoan izan da Zuatzu etxebizitza taldean.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da goizaldean Barakaldoko etxebizitza batean izan den sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eitb.eusi adierazi dionez.

Sutea ordu biak laurden gutxi aldera piztu da, Zuatzu etxebizitza taldeko pisu batean. Bertaratu diren larrialdi zerbitzuak sua itzali eta etxean sartu direnean gizonezkoa aurkitu dute egongelan. Berpizteko saiakera egin duten arren, ezbeharra izan den lekuan bertan hil da 50 urteko gizonezkoa.

Antza, etxeko sukaldean piztu da sua. Badirudi, sutan zegoen lapiko baten ondorioz izan dela ezbeharra.

Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute hilotza eta autopsia egingo diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Suteak