Gizartea -

Nafarroako Ospitalea

100.000 euroko isuna Osasunbideari, neskato baten heriotzagatik

Osasunbideak 100.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio familia bati, alaba Nafarroako Ospitalean tuberkulosiak eragindako meningitisaz hil zelako.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, Osasunbideak, 100.000 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio familia bati, alaba Nafarroako Ospitalean tuberkulosiak eragindako meningitisaz kutsatu eta hil zelako.Umeak leuzemia zuen eta ospitalean hil zen hezur-muineko transplante baten ondoren. Iruñeko Auzitegiak ebatzi du ebakuntzaren ondoren Nafarroako Ospitalean kutsatu zela meningitisaz. Ondoren, gaixoaren osasunak okerrera egin zuen eta horren ondorioz hil zela dio Auzitegiak. Senideek 700.000 euroko indemnizazioa eskatu zuten, baina Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 100.000 euroko zigorra ezarri dio Osasunbideari: 30.000 euro guraso bakoitzarentzat, eta 20.000 euro neskatoaren anaia bakoitzarentzat.  Familiak errekurtsoa jartzeko aukera izango du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Epaiketak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Osasunari buruzko albisteak Osasunbidea