Gizartea -
Genero indarkeria
Gizonezko batek haren bikotekide ohia hil du Mallorcan
Poliziak 38 urteko espainiarra atxilotu du hilketa delitua leporatuta. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
38 urteko gizonezko espainiar batek haren bikotekide ohia hil du ostiral goizaldean Sant Jordin (Mallorca). Antza denez, lepoa moztu dio arma zuri bat erabilita.
Erasotzailea bikotekide ohiaren etxera joan da goizaldean eta, sukaldeko laban bat erabilita, hil egin du, Poliziaren iturrien arabera.
Erasoa gertatu eta gutxira, gertaeraren tokira bertaratu dira polizia agenteak eta etxean bertan topatu dituzte 38 urteko gizonezkoa eta 33 urteko emakumezkoa, espainiarra bigarrena ere.
Osasun zerbitzuetako langileak iritsi direnerako emakumea hilda zegoen.
Tratu txarren kontrako telefonoa: 016