Gizartea -
Ertzaintza
Aske kargurik gabe Gasteizko atxilotua, jihadismoarekin lotuta
Hasieran, gizona genero indarkeria delitua egotzita atxilotu eta, ondoren, Siriara bidaiatzeko asmoa zuelakoan ikerketa abiarazi zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Gasteizen terrorismo jihadistarekin lotura duelakoan baina aske utzi dute dagoeneko kargurik gabe, Segurtasun Sailak Eferi azaldu dionez.
Aipatutako iturrien arabera, gizona genero indarkeria delitua egotzita atxilotu eta, ondoren, Estatu Islamikoarekin bat egiteko asmoz Siriara bidaiatzeko asmoa zuelakoan ikerketa abiarazi zuten.
Ertzaintzak egindako ikerketen ostean, ezin izan dute baieztatu hala denik, beraz, aske utzi dute, kargurik gabe.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea