Gizartea -

Immigrazioa

Saharaz hegoaldeko lau lagun ito dira Ceutara heltzen saiatu direnean

Bestalde, beste hiru lagun bizirik erreskatatu ditu Marokoko Itsas Armadak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saharaz hegoaldeko lau herritar hil dira gaur, itota, igeri egiten Ceutako kostaldera heltzen saiatu direnean, Marokoko Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Bestalde, beste hiru lagun bizirik erreskatatu ditu Marokoko Itsas Armadak.

Ez dakite zazpi etorkinak Marokoko kostaldetik igeri egiten atera diren edo patera bateko naufragoak diren, izan ere, uda bitartean patera-trafikoa nabarmen areagotzen da Gibraltarreko itsasartean.

2014an Marokoko Estatuak erregularizazio prozesua ireki zuen eta, horri esker, 30.000 lagunen egoera legeztatu zuen. Hala ere, Saharaz hegoaldeko herritar kopuru handi batek muzin egin dio horri, eta Ceutako eta Melillako basoetan dago ezkutatuta, hiri espainiarretara igarotzen saiatu ahal izateko.

Melillako inguruak etorkinez hustu zituen Marokoko Poliziak urtearen hasieran, baina ez Ceutakoak. Hor Saharaz hegoaldeko herritarrak ikus daitezke inguruko errepideetan, eta janaria eskatzen diete gidariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak migrazioa Espainia bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Maroko Itotzeak Euskadin