Gizartea -
Ez dago zauriturik
Etxebizitza eraikin baten zati handi bat erori da, Carabanchelen
Bertoko bizilagunak, 40 bat lagun, goizaldean atera dira etxetik, arrail handiak sortu zirela ohartu ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Carabancheleko etxebizitza eraikin baten alde handi bat behera erori da, bertoko bizilagunak, 40 bat pertsona, goizaldean atera ostean, arrail handiak sortu zirela ohartu direlako; hori dela eta, ez da zauriturik egon.
Madrileko Larrialdietarako Zerbitzuak jakinarazi duenez, 09:00ak pasatxo zirenean, eraikinaren atzeko partea jausi da eta bakarrik mantendu da tente Duquesa de Tamames kalean dagoen eraikin zatia.
Eraikinen kontrolerako teknikariak bertan zeuden une horretan, alboko eraikina indartzen, alegia, kale horretako 7. zenbakia, erorketarekin kaltetu ez zedin.
Manuela Carmena Madrileko alkatea gertaera izan den lekura joan da gertutik ezagutzeko, eta bizilagunetako batzuk hotel batera eraman dituzte.