Gizartea -

Iragarpena

Abisu horia Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan, zaparrada handiengatik

Abisua 15:00etatik 00:00ak arte izango da. Nafarroako gune batzuetan ere zaparrada handiak izateko arriskua dago, baina, kasu horretan, arrisku-tartea 15:00etatik 18:00etara bitartean izango da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abisu horia ezarri dute gaurko prezipitazio handiengatik Gipuzkoan eta Araban 15:00etatik 24:00etara. Gipuzkoako eta Arabako zenbait puntutan ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daiteke, bereziki ekialdean. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake, bereziki ekialdean. Ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke.

Bestalde, Araban muturreko tenperatura oso altuengatik ere abisu horia egongo da. Tenperatura maximoak 35 ºC-ra igo daitezke iragaite-zonan eta 36 ºC-ra Ebro ondoko eskualdean.

Nafarroa

Nafarroari dagokionez, batez ere Erdialdean, Pirinio aldean eta Erribera inguruan ere abisu horia dago indarrean prezipitazio handiengatik, 15:00etatik 18:00etara. Abisu horia alerta laranja izatera pasatuko da Erdialdean 18:00etatik 24:00etara, ekaitzak izateko arriskuagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Eguraldia argazkiak