Gizartea -
Autobus istripua Frantzian
Lilleko ospitalean zegoen azken gaztea Euskadira itzuli da
Azken gaztea ekarri duen hegazkinak gauean lur hartu du Loiun. Hiru zaurituk Osakidetzako ospitaletan jarraitzen dute, baina hobera egin dute.
Agentziak | Erredakzioa
Lilleko (Frantzia) ospitalean jarraitzen zuen azken gazteak medikuen sendagiria jaso du gaur eta gauean Euskadira heldu da, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakitera eman dutenez. Autobusak ezbeharra uztailaren 26an izan zuen.
Horrela, gaztea ekarri duen hegaldiak 22:30 aldera Loiuko aireportuan lur hartu du. honebestez, Lillen istripua izan zuen autobuseko bidaiari guztiak Euskadin dira dagoeneko.
Azken egunetan Euskadira itzuli diren zaurituei segimendua egiten ari zaie Osakidetzak, horietako hiruk ospitalean jarraitzen dute, baina guztiek hobera egin dute.
Dispositibo berezia amaitu da
Istripua gertatu zen egunean martxan jarritako dispositiboa amaitutzat joko du Eusko Jaurlaritzak azken zauritua heltzen denean. Dispositiboa Osasun eta Segurtasun sailek eta Lehendakaritzak osatu dute eta gaurdaino indarrean egon da.
Frantziako agintariei eta Espainiako Kontsuletxeari eskerrak eman dizkie Eusko Jaurlaritzak, istripuaren zauritu guztiak artatzeagatik eta laguntzeagatik.