Gizartea -
Jauregizahar auzoan
Zornotzako arkakuso-izurritearen sorburua lonja bat da
Udalak lonja pribatua zigilatu eta garbitu egin du. Gainera, fumigazioak egiteko gunea handitzea erabaki dute.
Agentziak | Erredakzioa
Zornotzako Udalak konfirmatu duenez, Jauregizahar auzoak jasan duen arkakuso-izurritearen sorburua lonja pribatu bat izan da.
Udalak lonja hau zigilatu eta garbitu ere egin du. Bi fumigazio egin zituzten asteburuan eta fumigatu beharreko gunea handitzea erabaki dute, izurriteari amaiera ahalik arinen emateko.
Kasu hauetan ohikoak diren protokoloei jarraituta, bi fumigazio egin behar izan dira: lehena iragan asteartean (abuztuak 4) eta bigarrena, ostiralean (abuztuak 7)", jakinarazi zuen Udalak.
Bestalde, "Jauregizahar auzoko fumigazio prozesuak aurrera jarraitzen du, eta behar den moduan zigilatuta eta seinaleztatuta dago. Udalak dituen baliabide guztiak martxan jarri ditu", argitu du Udal Gobernuak.