Gizartea -

LOMCE

DBH eta Batxilergoko dekretuen onarpena atzeratu du Gobernuak

Mendez de Vigok azaldu duen “adostasunerako borondatea” goraipatu du  Uriartek. Bestalde, PPrekin LOMCE negoziatzea “ezinezkoa” dela uste du Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
LOMCE gelditzeko eskatu diote ministroari Hezkuntza sailburuek

1:18

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kanpo ebaluazioen dekretua bitan zatituko du Hezkuntza Ministerioak. Horrela, Lehen Hezkuntzakoa onartuko du Espainiako Gobernuak lehendabizi, eta ondoren Bigarren Hezkuntzakoa eta Batxilergokoa. Honenbestez, erkidegoekin eztabaidatzeko bide berri bat zabaldu du Exekutiboak.

Erkidegoak entzun ondoren, onartuko duten ebaluazioen errege-dekretu bakarra Lehen Hezkuntzari (seigarren maila) eragingo diola azaldu du Iñigo Mendez de Vigo Hezkuntza ministroak. Dekretua 2015-2016 ikasturtean indarrean sartzea espero du Gobernuak.

DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko bigarren mailako ebaluazioak beranduago sartuko lirateke indarrean, LOMCEren  arabera. Ministroaren hitzetan, horien dekretua "aurrerago aurkezteko erabakia hartu dute".

Guztiak "ez du Lomceren aplikazioan atzerapenik" suposatzen; izan ere, lege organiko bat da eta, ondorioz, derrigorrezkoa da betetzea, gogorarazi du ministroak.

Lehentxeago, Abel Bayo Errioxako Hezkuntza kontseilariak gauza bera azaldu du bilera amaitu ondoren. Konferentziak lau orduko iraupena izan du. "Dekretu bakarra izan beharrean, bi egongo dira Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioak aurrerago egiteko", azaldu du Bayok.

Mendez de Vigoren "adostasunerako borondatea" goraipatu du Uriartek

Ministro berriak Madrilgo bileran azaldu duen "adostasunerako borondatea" goraipatu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Zentzu horretan, DBHko eta Batxilergoko dekretuen onarpena atzeratzea txalotu du sailburuak.

Ebaluazioa "LOMCEko kaltegarriena" dela uste du Uriartek. Horregatik, ostegun honetan emandako pausoa "egokia" izan dela adierazi du sailburuak. "Aurrerapauso bat da", azaldu du. Mendez de Vigok Jose Ignacio Wert ordezkatu zuenetik Hezkuntza Ministerioaren "jarrera aldaketa" bat izan dela onartu du Uriartek.

"Pozik jarrera aldaketa bat izan delako, baina egia esateko mahairen osaketan eman den aldaketak ere lagundu du; izan ere, PPren kontseilariekin arrabola zen eta orain adosteko borondate handiagoa dago", esan du Uriartek.

12 erkidego LOMCEren aurka agertu dira bileran; PSOEk gobernatutako zapiak: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Baleraes, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Valentzia. Gainera, Kanariar Uharteak, Kantabria, Katalunia, Nafarroa eta EAE araudiaren kontra azaldu dira.

Sailburuaren ahotan, Mendez de Vigok "adostasunerako eta lan egiteko borondatea du", baina Eusko Jaurlaritzak LOMCEren aurka jarraitzen du eta legearen aplikazioa ez da geldituko. "Baina pausoak ematen baldin baditugu, alderik kaltegarriena saihestu dezakegu", azpimarratu du.

Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria efe

Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria efe

Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. Argazkia: EFE

PPrekin LOMCE negoziatzea "ezinezkoa" dela uste du Mendozak

LOMCE negoziatzea "ezinezkoa" dela uste du Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak; izan ere, Ministerioaren eta PPk gobernatzen dituen erkidegoen jarrera "bideraezina" da.

LOMCE babesten duten Hezkuntza Ministerioa eta erkidegoak "eurenean setatu dira, eta sektore guztia konforme uzten duen lege bat adosteko aukerari uko egin diote; ondorioz, Konferentzia Gobernuaren bakarrizketa bihurtu dute", erantsi duenez.

"Mendez de Vigok gauza bakarrean amore eman du, DBHko ebaluazioak atzeratzeko erabakian, alegia; baina errealitateari egokitzen zaion Hezkuntza lege bat adosteko neurririk ez du onartu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
LOMLOE hezkuntza legea