Gizartea -

Bozketa

Herensuge izeneko planeta bat?

Nazioarteko Astronomia Elkarteak euskal izen hori proposatu du Draco konstelazioan topatu berri duten planetari deitura ipintzeko. Arazora arte dago botoa emateko aukera.

Draco konstelazioan dago Edasich iota Draconis B exoplaneta. Argazkia: Wikipedia (CC Till Credner).
Draco konstelazioa
Draco konstelazioan dago Edasich iota Draconis B exoplaneta. Argazkia: Wikipedia (CC Till Credner).

E.G | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zer izen aukeratuko zenuke planeta bati izena jarri eta euskarazko deitura ipintzeko aukera izango bazenu? Bada, orain duzu iritzia emateko aukera. Izan ere, Nazioarteko Astronomia Elkarteak (International Astronomical Union, ingelesez), planeta berriei izena jartzeaz arduratzen den erakundeak, bozketa hasi zuen abuztuaren 11n Edasich iota Draconis B exoplanetari deitura jartzeko, eta, besteak beste, Herensuge euskal izena aukeratu du hautagaien artean.

Internet bidezko bozketa azaroaren hasierara arte izango da martxan webgune honetan. Asko izan dira ordudanik euskal mitologiako izakiaren alde egin dutenak.

Begi hutsez ikus daitekeen planeta hau Draco konstelazioan dago. Dragoi itxura dute konstelazio hau osatzen duten izarrek, eta ez omen dira oso distiratsuak.

Herensuge izenarekin batera, beste zortzi izen hauek proposatu ditu elkarteak: Amagumo, Appin, Itogon, Yamatanoorochi, Foros, Misopan, Hypatia eta Machikanewani. Herensuge herri txikien gainetik sua botatzen ibiltzen zen euskal mitologiaren dragoia zela azaldu du astronomia erakundeak webgunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Albiste bitxiak gaur Gaurko azken ordukoa Gertaera astronomikoak gaur Planetei buruzko albisteak gaur Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko