Gizartea -
Ezbeharra
Langile bat zauritu da Mungian, lan istripu batean
Behargina hirugarren solairutik behera erori da Legarda herri ikastetxean, leihoak garbitzen ari zenean.
Agentziak | Erredakzioa
Langile bat zauritu da gaur Mungian, Legarda herri ikastetxean lanean ari zela, Mungiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez.
Eraikineko hirugarren solairutik erori da, nonbait, leihoak garbitzen ari zela. Gurutzetako Ospitalera eraman dute, baina oraingoz ez dute horren zaurien larritasunaren berri eman.
Osalan istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea