Gizartea -

Sos Arrazakeria

Fiskaltzara eramango dute Marotori agirika egiteagatik jasotako isuna

Udaltzaingoaren aburuz, Marotori agiraka egin zion herritarrak "segurtasun kolektiboa" aztoratu zuen; ondorioz, 200 euroko isuna ezarri dio, desordenak leporatuta.

Marotori egindako irainak Fiskaltzara eramango ditu SOS Arrazakeriak

01:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako SOS Arrazakeria elkarteak Gasteizko alkate ohi eta egun PPko idazkariorde den Javier Marotori errieta egiteagatik 200 euroko isuna jaso duen gizonaren kasuaren berri emango dio bihar Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiari.

Arabako SOS Arrazakeriaren zuzendariak, Fede Garciak, elkartasuna agertu dio ohar baten bidez Gasteizko Udaltzaingoaren isuna jaso duen herritarrari. Maroto Arabako hiriburuko merkataritza-gune batean sinadurak biltzen ari zela, gizon horrek "lotsagabe" deitu zion, eta, horren aurrean, Udaltzaingoak isuna jarri zion. Sinadura-bilketa horren bidez, Gasteizko alkate zenak legedia aldatu nahi zuen, gizarte-laguntzak jasotzeko baldintzak zorrozteko.

Herritar horrek lotsarik ez izatea leporatu zion Marotori, gizarte-laguntzei buruzko ekimen hori bultzatzeko sinadura eskatu zionean; izan ere, Kontu Auzitegia Maroto ikertzen ari zen garai hartan, Gasteizko Udala ordaintzen ari zen alokairu batzuk gehiegizkoak ziren argitzeko.

Aipatutako liskarraren oinarrian, "Laguntza justuagoak" izeneko kanpaina zegoen. Kanpaina hori Javier Marotoren eta Euskadiko Alderdi Popularraren laguntzarekin jarri zen martxan, gutxienez 30.000 sinadura biltzeko asmoz. Kopuru hori lortutakoan, Legebiltzarrean herri ekimen legegile bat aurkeztu nahi zuten, legedia aldatu eta gizarte-laguntzak eskuratzeko baldintzak zorrozteko.

Udaltzaingoak uste du Marotori agiraka egin zion herritarrak "segurtasun kolektiboa" aztoratu zuela, eta, hori dela eta, 200 euroko isuna ezarri dio, desordenak leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz