Gizartea -
FACUA
Donostia eta Iruñea, taxi tarifa garestienak dituzten hirien artean
FACUAk 45 hiritan egin du ikerketa, eta % 131ko aldea dago tokirik garestienaren eta merkeenaren artean.
Agentziak | Erredakzioa
Donostia eta Iruñea dira, Tarragonarekin eta Gironarekin batera, taxi tarifa garestienak dituzten hiriak, FACUA kontsumitzaileen elkartearen datuen arabera. 45 hiritan egin dute ikerketa, 2015ean, eta, bertan ikusi dutenez, % 131ko aldea dago tokirik garestienaren eta merkeenaren artean.
Zehazki, Tarragona da hiririk garestiena, eta Donostia, Girona eta Iruñea ditu atzetik. Merkeenak, berriz, Santa Cruz Tenerifekoa, Arrecife (Lanzarote) eta Las Palmas.
Prezio alderik handiena eguneko bidaia laburretan daude (abiasaria eta kilometro bateko ibilbidea edo gutxienekoa); 5,33 eurokoa da horien prezioa Donostian, eta 2,3 eurokoa, Arrecifen.
Halaber, kontsumitzaileen elkarteak salatu du aztertutako 45 hirietatik hamarretan tarifa bereziak daudela asteburuko hainbat ordutegitan, eta horrek prezioa igotzen duela, gaueko tarifekin alderatuta. Bilbo, Donostia eta Iruñea daude dago hiri horien artean.
Txostenaren arabera, batez beste, goizez 0,89 eurokoa da kilometroaren prezioa, eta 1,11 eurokoa, berriz, gauez eta jaiegunetan.