Gizartea -

Nerva

Emakume baten hilotza agertu da Huelvako edukiontzi batean, kiskalita

Udaleko taldeek -PSOEk gidatuta- oraindik ez dute erabaki herriko jaiak bertan behera utzi edo jarraituko dituzten.

Guardia Zibila, gorpua agertu den lekuan. Irudia: EFE
Guardia Zibila, gorpua agertu den lekuan. Irudia: EFE
Guardia Zibila, gorpua agertu den lekuan. Irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko baten hilotza erreta aurkitu dute larunbat gau honetan, 22:30ak aldera, Nervako udalerrian (Huelva), Gazteriaren Etxola azoka-esparruaren ondoko edukiontzi batean, hain zuzen ere, udal-iturrik jakinarazi dutenez.

Pizzeria ibiltari bateko langile batek aurkitu du gorpua, hainbat gauza botatzera bertara hurbildu denean. Sevilla eta Minas de Riotinto lotzen duen errepidearen ondoan aurkitu dute hilotza. Udaltzaingoa, Guardia Zibila eta Polizia Zientifikoa bertaratu dira.

Momentuz, hasierako begi-ikuskapena egiten eta laginak hartzen dabiltza, batetik, hildakoaren nortasuna identifikatzeko, eta bestetik, hilketaren egilearen edo egileen gaineko arrastoak lortzeko.

Kasua daraman Valverde del Caminoko epaitegiak sekretupean jarri du sumarioa eta, Guardia Zibilaren iturriek berri eman dutenez, dagoeneko egin diote autopsia hilotzari.

Gazteriaren Etxola itxi egin dute, eta perimetro osoa hesiz inguratu dute. PSOEren esku dagoen Udalak oraindik ez du erabaki herriko jaiak bertan behera utzi edo jarraituko dituzten.

Alkatearen adierazpenak

Bestalde, Domingo Dominguez Nervako alkate sozialistak "zuhurtzia" eskatu du hilotzaren aurkikuntzaren harira. "Oso gutxi igaro da gorpua aurkitu dutenetik, oso auzi sentikorra da, eta Polizia Zientifikoari lan egiten utzi behar diogu, momentuz hipotesi guztiak zabalik daude", gaineratu du.

Alkateak esan duenez, emakumezkoa oraindik identifikatu gabe dago, eta litekeena da Nervako auzokidea izatea, "inork desagerpenik salatu ez duen arren".

"Jazotakoa noiz argituko zain gaude, herriko jaiei eusteko edo bertan behera uzteko erabaki ahal izateko, ez baita gauza bera hilketa bat edo suizidio bat", adierazi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak argazkiak