Gizartea -
Nerva
Huelvan kiskalita topatutako gorpuaren gaineko ikerketa itxi egin dute
Guardia Zibilak amaitutzat eman du ikerketa, hildako emakumearen bizitza pertsonalaren gaineko zenbait datu ezagutu eta gero.
Agentziak | Erredakzioa
Huelvako Guardia Zibilak larunbatean Nervako edukiontzi batean kiskalita agertutako emakumearen gaineko ikerketa itxi du.
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez, Polizia Judizialak ikerketa egin eta hildakoa identifikatu ostean, emakumearen bizitza pertsonalaren inguruko zenbait datu ezagutu dituzte, eta amaitutzat eman dute ikerketa, interes polizialik ez duelako.
Hala, Domingo Dominguez Nervako alkateak esan bezala, ikerketan "hipotesi guztiak zabalik zeuden, suizidioa ere baztertu gabe".
Zehatz-mehatz, gorpua 21:00ak aldera aurkitu zuten aipatutako herriko feria eremuan zegoen edukiontzi batean. Oraindik, halere, ez dute izenik ez adinik jakinarazi.