Gizartea -
Hondakinak
Donostian zaborra jasotzen dutenek ezingo dituzte poltsak arakatu
Udalak emandako aginduak, hala ere, ez dio Udaltzaingoari isunak jartzeko gaitasuna kentzen; izan ere, arauak hausten dituzten herritarren kontra jotzen jarraitu ahal izango dute.
agencias | erredakzioa
Donostiako Udalak debekatu egin die zaborra jasotzen duten zerbitzuetako udal langileei poltsetan begiratzea nork utzi duen jakiteko.
Miguel Angel Diez zinegotziak eman du agindua, Arartekoak Udalari emakume bati jarri zion 250 euroko isuna kentzeko eskatu ostean. Izan ere, kalean botatako poltsaren barruan begiratuta jakin zuten zabor bilketa zerbitzuek norena zen zaborra.
Arau berriarekin, zabor boltsak behar den bezala uzten ez dituztenak zigortzeko, ezingo dituzte zabor poltsak arakatu.
Udalak emandako aginduak, hala ere, ez dio Udaltzaingoari isunak jartzeko gaitasuna kentzen; izan ere, arauak hausten dituzten herritarren kontra jotzen jarraitu ahal izango dute.