Itxi

2015/08/27

15:52

Gizartea

Alde Zaharra

Sexu-erasoa egin diote neska bati Bilboko jaietan

eitb.eus

Bortxaketa saiakera egin diote erasotzaileek, baina aurre egin zienez, ihes egitea lortu zuen.Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute arratsaldean, erasoa salatzeko.

04:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Neska batek sexu-erasoa salatu du Bilboko 2015ko Aste Nagusian. Gertaera atzo, asteazkena, jazo zen, hiriburu bizkaitarreko Alde Zaharrean, 05:00ak aldera.

Bilboko Konpartsek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, bi gizonezko emakumea bortxatzen saiatu ziren, baina horrek aurre egin zien eta, horri esker, ihes egitea lortu zuen.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i azaldu dioenez, bi gizonek emakumea atari baten kontra bultzatu zuten eta bortxatzen saiatu ziren, eta ukituak egin zizkioten.

Borrokaren ondorioz, emakumeak atzamar bat bihurritu du. Erasoa eta gero, biktimak salaketa aurkeztu zuen hiriburu bizkaitarreko Guardiako Epaitegian.

Elkarretaratzea

Erasoa salatzeko, ehunka lagun bildu dira ostegun honetan Bilboko Areatzan, Bilboko Konpartsek eta Bilboko Udalak deituta, 'Eraso sexistarik ez!' lelopean.

Bertan izan dira, besteak beste, Bilboko Udaleko hainbat zinegotzi, tartean Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia, eta Gurutze Beitia pregoilaria eta Oihana Pascual txupinera, aurreko urteotako hainbat txupinerarekin batera.

Hainbat minutuko isilunea egin ostean, erasoaren kontrako oihuak ere egin dituzte, tartean "Erasorik ez. Erantzunik gabe" oihu, "Kalea eta gaua ere gurea dira'' edo ''Kanña, kaña, kaña, erasotzaileei''.

Izaskun Madariaga Konpartsetako bozeramaleak, ondoren, komunikatu bat irakurri du, eta bertan ''emakumeen eskubideak'' defendatu ditu.

"Emakumeok baliabideak eta indarra dugu erasotzaileei aurre egiteko.Autodefentsa da horretarako tresna. Ez dezagun zalantzarik izan, eta gogoratu dezagun beldurrari aurre eginaz eta geure arteko elkartasuna indartuz gai garela emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko'', esan du.

Horretara, ''arretaz'' aritzeko deia egin du, eta emakumeen kontrako indarkeriaren kontrajarrera aktiboa izateko. ''Emakumeok eskubidea dugu jaiaz eta espazio publikoaz gozatzeko. Gure gorputzen eta gure askatasunaren jabe gara'', gaineratu du.

Gauerdian, "musika eten eta kazerolada burutuko dugu txosnetan, berriro ere, indarkeria sexistarik gabeko Aste Nagusia nahi dugula aldarrikatzeko", esan dute.

 

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;