Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek ustez emaztea hil eta bere buruaz beste egin du Jaenen

Antza denez, 46 urteko gizonezkoak arma zuri batez eraso dio emakumeari eta, gero, tiro egin dio bere buruari. Tratu txarren aurkako telefonoa: 016.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek (46 urte), ustez, emaztea (48 urte) hil du, eta, ondoren, bere buruaz beste egin du, Jaengo Noalejo herrian. Antza denez, gizonezkoak arma zuri batez eraso dio emakumeari, eta, gero, tiro egin dio bere buruari. Emakumea oso larri utzi du.

Dirudienez, indarkeria matxistaren kasu bat izan da, Andaluziako 112 larrialdi zerbitzuak eta Guardia Zibilak emandako datuen arabera.

Larrialdi zerbitzuek zabaldu dutenez, 13:05 aldera izan dute gertaeraren berri. Minutu gutxi geroago heldu dira larrialdi zerbitzuetako kideak bikotearen etxebizitzara, eta larri zauritutako emakumea eta gizonezkoaren hilotza aurkitu dituzte bertan. Emakumea ospitalerako bidean hil da.

Guardia Zibilaren esanetan, gizonak ez zuen emaztearengadik urruntzeko agindurik indarrean.

____________________________________________

Tratu txarren biktima bazara edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono zenbaki hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian