Gizartea -

Gertakaria

Biarritzen desagertutako gaztearen bilaketa bertan behera utzi dute

19 urteko mutikoa atzo gauean desagertu zen, itsasoan bainatzen ari zen bitartean.

Hondartzan desagertutako gazte baten bila dabiltza Biarritzen

01:16

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun indarrek bertan behera utzi dute atzo Biarritzeko hondartzan desagertu zen 19 urteko gaztea aurkitzeko bilaketa-lanei.

Mutikoa oporretan zegoen, beste hiru lagunekin batera, eta gaueko bederatziak aldera desagertu zen, itsasoan bainatzen ari ziren bitartean. Atzo bertan hasi zituzten hura bilatzenko lanak, baina goizaldean eten dituzte.

Bi helikoptero eta urpekariak aritu dira gaztea bilatzeko lanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea berriak Biarritz albisteak Hondartzak Gizartea Desagertutako pertsonak gaur