Gizartea -
Baztan Abentura Park
Baztanen hildakoaren arrazoia 'giza akatsa' izan daitekeela uste dute
Foru Poliziak egindako ikerketen arabera euste kable bat jarri ez izana izan daiteke getxoztarraren heriotzaren arrazoia.
Nafarroako Foru Poliziak ondorioztatu du larunbatean Beartzungon (Baztan) abentura parkean izandako heriotzaren arrazoia giza akats bat izan daitekeela.
Nafarroako Gobernuak ohar batean adierazi duenez, hildako lagunari, 40 urteko getxoztarrari, bere arnesa sirgarekin eutsi behar zuen euste kableetako bat falta zitzaion.
Ikerketa kontuan izanda, atrakzioaren euste sistema jarri behar zuen arduraduna salatu dute. Arduraduna M. M. A. G. izeneko 52 urteko Barrioplano herriko auzokidea da. Foru Poliziak Iruñeako 4. zenbakiko Instrukzio epaitegira bideratu du atestatua.
Pendulu izenez ezagutzen den atrakzio honek sistema berezia du beldurra edo mugimendu arazoak dituzten pertsonak eusteko, hildakoaren kasu. Pertsona hauei bi euste puntu jartzen zaizkie: bat oinak zintzilikatuta izateko, eta, bestea, sirgara eusten diena.
Hildakoak lehenengo euste sistema jarrita zuen, baina ez bigarrena, Foru Poliziaren ikerketak ondorioztatu duenez.