Gizartea -

2015-2016 IKASTURTEA

Ipar Euskal Herrian gaur ekin diote ikasturte berriari

Ikasturte honetan hiru ikastola berri zabalduko ditu Seaskak, bi Lapurdin eta bat Nafarroa Beherean. Hala, 34 ikastola izango dira martxan Ipar Euskal Herrian.

Ziburuko Kaskarotenea Ikastolak asteazkenean zabalduko ditu ateak. EiTB.
Ziburuko Kaskarotenea Ikastolak asteazkenean zabalduko ditu ateak. EiTB.
Ipar Euskal Herrian gaur hasi dute ikasturte berria

1:29

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pirinio Atlantikoko departamenduan ia 82.000 ikasle daude matrikulatuta Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan 2015-2016 ikasturterako.

Ikasturte honetan, bestalde, hiru ikastola berri zabalduko ditu Seaskak: bi Lapurdin (Biriatu eta Basusarri) eta beste bat, Nafarroa Beherean (Azkarate). Hala,  34 ikastola izango ditu Seaskak. Hiru ikastola berriek 30 bat ume hartuko dituzte, 10na

Pasa den urten Ziburuko auzapezarekin izandako gora beheren ondotik, Kaskarotenea Ikastolak ere asteon zabalduko ditu ateak. Lursailak erosi dituzte  Mariñela auzoan, eta asteazkenean ekingo diote ikasturte berriari, gainerakoek baino bi egun beranduago.

Laida Mujika Kaskarotenea Ikastolako zuzendaria pozik agertu da, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, "segurtasuna" dutelako eta ikasturtea lasai hasteko moduan izango direlako. 15 ikasle hasiko dira irailean, eta urtean zehar beste 3.

Azken 10 urteetan eta sare publiko eta pribatuarekin alderatuta, ikastolen eredua indartu egin da Ipar Euskal Herrian. 2004tik 881 ikasle irabazi dituzte Ipar Euskal Herriko ikastolek (jaiotze tasa kontuan hartuz gero, % 80ko hazkundea). Hala, gaur egun 2.200 ume daude Seaskako ikastolen lehen mailetan.

Bestalde, iaz bezala,  hegoaldeko ikasleek ezingo dute Ipar Euskal Herriko sare publikoko ikastetxetan izenik eman. 2012a baino lehen izena emanda zuten ikasleek bakarrik jarraitu ahal izango dute, eta horien anai-arrebek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak