Gizartea -
Euri eta txingor zaparradak
Arabako Errioxako zenbait herritan uztaren erdia galdu da
Mañuetako, Villabuenako, Lezako eta Samaniegoko uzten erdiak kalte handiak izan ditu txingorraren ondorioz, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartearen arabera.
eitb.eus
Arabako Errioxan atzoko euri eta txingor denboraleak eragindako kalteak handiak izan dira. Mañueta, Villabuena, Leza eta Samaniego herrietan mahastien erdia kaltetu dira; eta biltzeko prest zeuden mahats-aleen % 15 oso egoera txarrean daude, Arabako Errioxako Upategien Elkarteak jakinarazi duenez.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia euriteak eta kazkabarrak mahastietan eta nekazaritza-eremuko bideetan eragindako kalteak bertatik bertara ikusten izan dira arratsaldean. Kalteak zenbatzen ari dira, eta datozen egunetarako espero dira datu ofizialak.
Foru Gobernuaren esanetan, kalterik larrienak Mañuetan, Villabuena, Lezan, Samaniegon eta Guardian izan dira.
Mahats bilketa hasteko aste batzuk baino ez dira falta, eta urak hainbat bidetan eragindako kalteak konpontzea da lehentasunetako bat, mahastietara heldu ahal izateko.
Bestalde, EH Bilduk Eduardo Aguinaco Arabako Nekazaritza Saileko diputatuaren agerraldia eskatu du, kalteen inguruko datu zehatzak emateko eta zer neurri hartuko dituzten azaltzeko.