Gizartea -
Unibertsitateko ikasleak
Hasiberriekiko iseka umiliagarrien inguruan ohartarazi dute Iruñean
Udaltzaingoak adierazi duenez, hiru esku-hartze egin behar izan dituzte azken orduotan: Yamaguchin, Mendebaldean eta Pio XII etorbidean.
Agentziak | erredakzioa
Unibertsitate ikasle hasiberriekiko iseka umiliagarrien aurrean zelatan izango dela ohartarazi du asteazken honetan Iruñeko Udaltzaingoak, azken orduotan hiru esku-hartze egin behar izan baitituzte.
Polizia iturriek adierazi dutenez, atzo arratsaldean hasi ziren hasiberriekiko isekak eta goizaldera arte izan dira, hiru zonaldetan: Yamaguchi parkean, Mendebaldean eta Pio XI etorbidean.
Udaltzaingoak uste du datozen egunotan ere antzeko ekintzak izan daitezkeela, kontuan izanda ikasturte berria hastear dela eta asteburua datorrela.
Horren aurrean, ohartarazi du arau hausteen aurrean zelatan izango dela, bai edozein pertsonaren kontrako jarrera umiliagarriaren aurrean eta baita ondasunen kontrako kalteen aurrean ere.
Horren harian, isunak ere jar daitezkeela adierazi dute.