Gizartea -

Eliza katolikoa

Lacunza nafarra, Latinoamerikako Pontifize Batzordeko kide berria

Frantzisko aita santuak kardinal izendatu zuen Jose Luis Lacunza Panamako gotzaina otsailaren 14an.

Frantzisko aita santua eta Jose Luis Lacuza nafarra. Artxiboko irudia: EFE
Frantzisko aita santua eta Jose Luis Lacuza nafarra. Artxiboko irudia: EFE
Frantzisko aita santua eta Jose Luis Lacuza nafarra. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak Latinoamerikako Pontifize Batzordeko hiru kide berri izendatu ditu, eta hiru kide berri horietako bat Jose Luis Lacunza Panamako gotzain nafarra izango da.

Gainerako bi kideak Daniel Fernando Sturla Berhouet Montevideoko (Uruguai) artzapezpikua eta Andres Stanovnik Argentinako Corrientes hiriko artzapezpikua, Vatikanoak gaur ohar bidez jakinarazi duenez.

Pio XII.a aita santuak eratu zuen Latinoamerikarako Pontifize Batzordea 1958ko apirilaren 21ean bizitza katolikoko auzi nagusiak, fedearen defentsa eta erlijioaren gorakada Latinoamerikan modu bateratuan ikertzeko.

Lacunza 1944ko otsailaren 24an jaio zen Iruñean, baina urte asko daramatza Panaman bizitzen. 1969ko uztailaren 13an apaiz egin zen eta 1976az geroztik hainbat kargu izan ditu Latinoamerikako eliza katolikoaren baitan; tartean, Ertamerikako eta Panamako probintzia aholkulari 1976tik 1982ra, bikariotza bereko administratzaile 1976tik 1985era, Hezitzaile Katolikoen Federazioko presidente edota Panamako elizbarrutiko kontseilu presbiterioko kide.

Aita santuak kardinal izendatu zituen Sturla eta Lacunza otsailaren 14an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Aita santua bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Panama azken ordukoa Latinoamerika albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur