Gizartea -

Gertakaria

Bi anai-arrebaren hilotzak aurkitu dituzte Requenan

Ia zortzi hilabetez ez dute bi pertsona horien berririk izan herrian, eta etxean aurkitu dituzte, aski ustelduta, ia momifikatuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi anai-arrebaren gorpuak aurkitu ditu Guardia Zibilak Requenan (Valentzia), aski ustelduta, ia momifikatuta, polizia iturriek jakitera eman dutenez.

Lehen informazioen arabera, gorpuek ez dute indarkeria arrastorik, eta etxebizitzan ere ez dute indarkeria zantzurik atzeman. 51 urteko gizonezkoa eta 44 urteko emakumezkoa dira euren etxean hilda aurkitu dituztenak.

Bizilaguneke urtarrilean ikusi zituzten azkenengoz biak, eta ordutik ez zuten haien berririk.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Valentziako Erkidegoa